Julen Etxaniz txapeldunorde, II. Arkupeko pilota txapelketan

Alberdi, ezkerrean, eta Etxaniz, eskuinean.

10 eta 18 galdu zuen Oteiza elkarteko Etxanizek Alberdirekin batera. Paraguayo eta Anzizar izan zituen bikoteak aurkari.

Zapatu goizean jokatu zuten Arkupeko pilota txapelketaren finala. Bigarren edizioko finala jokatu zuen Azkoitiko Oteiza pilota elkarteko Julen Etxanizek, baina finalean 10 eta 18 galdu zuen hark. Alberdirekin osatu zuen bikotea pilotari azkoitiarrak, baina kantxan gehiago izan ziren Paraguayo eta Anzizar.

Txapelketa ona, Julen. Segi lanean!

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide