Oteiza pilota elkartekoen aste honetako partiden ordutegiak

Erabiltzailearen aurpegia Oteiza pilota elkartea 2025ko ots. 26a, 08:46

Azkoitiko Gurea pilotalekuan eskuz binakako partida bakarra jokatuko dute Oteiza Pilota Kirol Elkarteko pilotariek. Bihar, osteguna, 19:30ean hasiko da alebinen mailako eskuz binakako lehia hori.

Oteiza pilota elkarteko pilotariek aurrera jarraitzen dute Gipuzkoako eta Udaberri txapelketetan. Inauteri astea izanik, aste honetan partida gutxi dituzte herriko pilotariek. Hain justu, alebinen eta infantilen mailako partida bana jokatuko dute Oteizako ordezkariek. Azkoitiko Gurean alebin mailako eskuz binakako partida bat jokatuko dute bihar, osteguna, 19:30ean hasita.

Hona hemen partida horri buruzko informazioa:

Osteguna
  • 19:30ean, alebinen bigarren mailako Gipuzkoako txapelketako eskuz binakako partida:
    • A. Iturralde eta A. Garate - Abantzu

Etxetik kanpo ere arituko da Oteizako bikote bat. Hona hemen partida horri buruzko xehetasunak:

Azken emaitzak

Oteiza pilota elkarteko pilotariek joan den astean ere partida ugari jokatu zituzten bi txapelketa horiei lotuta. Hona hemen azken emaitzak:

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide