Oteiza pilota elkarteko pilotariek aurrera jarraitzen dute Gipuzkoako eta Udaberri txapelketetan. Aste honetan ere beste hainbat partida jokatuko dituzte bi txapelketa horiei lotuta, horietatik lau Azkoitiko Gurea pilotalekuan. Ostegunean alebinen mailako eskuz binakako partida bat jokatuko dute, eta ostiralean, infantilen mailako bat eta nagusien mailako bi. Hona hemen Gureako partida guztien zerrenda:
Osteguna
- 19:15ean, alebinen lehen mailako Gipuzkoako txapelketako eskuz binakako partida:
- M. Azkune eta O. Mendizabal - Eibar
Ostirala
- 18:00etan, infantilen bigarren mailako Gipuzkoako txapelketako eskuz binakako partida:
- E. Juaristi eta D. Santos - Behar Zana 1
- 18:00etan, nagusien lehen mailako Udaberri txapelketako eskuz binakako partida:
- A. Juaristi eta A. Juaristi - Ilunpe
- 18:00etan, nagusien lehen mailako Udaberri txapelketako eskuz binakako partida:
- J. Oteiza eta I. Egaña - Abantzu
Azken emaitzak
Oteiza pilota elkarteko pilotariek joan den astean ere partida ugari jokatu zituzten bi txapelketa horiei lotuta. Hona hemen azken emaitzak: