Oteiza pilota elkarteko pilotariak Gipuzkoako eta Udaberri txapelketetako partidak ari dira jokatzen. Aste honetan, ostiralean eta zapatuan jokatuko dituzte herriko pilotariek etxeko partidak. Hain zuzen, ostiralean gomazko paletako nahiz eskuz binakako sei partida izango dira Gurean, 17:30ean hasita. Aldiz, zapatuan, eskuz binakako partida bat ikusteko aukera izango da herriko frontoian, 12:45ean hasita.
Hona hemen partidak:
Ostirala
- 17:30ean, Gipuzkoako gomazko paletako zazpi koadro barruko buruz buruko partida:
- Iker Epelde - Ramos (Mundarro)
- 17:30ean, alebinen lehen mailako Gipuzkoako Txapelketako eskuz binakako partida:
- M. Azkune eta O. Mendizabal - Arrasate 2
- 17:30ean, jubenilen bigarren mailako Udaberri Txapelketako eskuz binakako partida:
- A. Uranga eta J. Azkoitia - Gure Txeru
- 17:30ean, infantilen bigarren mailako Gipuzkoazko Txapelketako eskuz binakako partida:
- E. Juaristi eta X. Arana - Gaztelupe 3
- 17:30ean, kadeteen bigarren mailako Udaberri Txapelketako eskuz binakako partida:
- P. Alkorta eta A. Lizarralde - Arrasate
- 17:30ean, nagusien lehen mailako Udaberri Txapelketako eskuz binakako partida:
- Alex Juaristi eta Alejandro Juaristi - LAPKE
Larunbata
- 12:45ean, nagusien lehen mailako Udaberri Txapelketako eskuz binakako partida:
- J. Oteiza eta I. Egaña - Ospele
Hona hemen partida guztien ordutegiak:
Azken emaitzak
Oteiza pilota elkarteko pilotariek joan zen astean ere jokatu zituzten Gipuzkoako eta Udaberri txapelketetako partidak. Hona hemen emaitzak: