Oteiza pilota elkartekoen aste honetako pilota partiden ordutegiak

Erabiltzailearen aurpegia Oteiza pilota elkartea 2025ko urt. 22a, 08:52

Aste honetan, guztira, zortzi pilota partida jokatuko dituzte Gurea pilotalekuan, horietako bi bihar, osteguna, eta beste sei etzi, ostirala. Guztira, eskuz binakako zazpi partida jokatuko dituzte Oteizakoek, eta gomazko paletako binakako bat.

Oteiza pilota elkarteko pilotariek Udaberri eta Gipuzkoako txapelketetan murgilduta jarraitzen dute. Aste honetan ere partida ugari jokatuko dituzte etxean, guztira, zortzi. Bihar, osteguna, eskuz binakako eta gomazko paletako binakako txapelketako partida bana izango dira ikusgai, 19:30etik aurrera. Etzi, ostirala, maila desberdinetako eskuz binakako sei pilota partida jokatuko dituzte Oteizakoek. Ostiraleko partidak 18:00etan hasiko dira.

Hona hemen aste honetan Gurean jokatuko dituzten partidak:

Osteguna
  • 19:30ean, infantilen bigarren mailako Gipuzkoako Txapelketako eskuz binakako partida:
    • E. Juaristi eta X. Arana - Soraluze 2
  • 19:30ean, nagusien bigarren mailako Udaberri Txapelketako gomazko paletako partida:
    • A. Juaristi eta M. Odriozola - Zumaia
Ostirala
  • 18:00etan, alebinen lehen mailako Gipuzkoako Txapelketako eskuz binakako partida:
    • M. Azkune eta O. Mendizabal - Ilunpe 1
  • 18:00etan, infantilen hirugarren mailako Gipuzkoako Txapelketako eskuz binakako partida:
    • E. San Sebastian eta A. Huerta - Kuku 1
  • 18:00etan, jubenilen bigarren mailako Udaberri Txapelketako eskuz binakako partida:
    • A. Uranga eta J. Azkoitia - Aretxabaleta 1
  • 18:00etan, kadeteen bigarren mailako Udaberri Txapelketako eskuz binakako partida:
    • P. Alkorta eta A. Lizarralde - Aloña Mendi 1
  • 18:00etan, nagusien lehen mailako Udaberri Txapelketako eskuz binakako partida:
    • J. Oteiza eta I. Egaña - Eibar 1
  • 18:00etan, nagusien lehen mailako Udaberri Txapelketako eskuz binakako partida:
    • M. Aranbarri eta Alejandro Juaristi - Eibar 2

Hona hemen partida guztien zerrenda:

Azken emaitzak

Pilotari eta palista azkoitiarrek joan den astean jokatutako partidetan erdietsi zituzten emaitzak ikus daitezke ondorengo irudi honetan:

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide