Azkoitia anaiak txapeldunordeak izan dira Gipuzkoako trinketean

Erabiltzailearen aurpegia Oteiza pilota elkartea

Azkoitia anaiak. (Oteiza pilota elkartea)

Oteiza pilota elkarteko bikoteak Gipuzkoako trinketeko bigarren mailako finala jokatu du.

Oteiza pilota elkarteko Azkoitia anaiek Gipuzkoako trinketeko bigarren mailako finala jokatu dute Hernaniko Arizmendi eta Manterola bikotearen kontra, eta 40-14 galdu dute. Ez dute egunik onena izan azkoitiarrek, eta txapeldunorde izatearekin konformatu behar izan dute.

Datorren astean, Azkoitia anaiek lehenengo mailarako igoera promozioa jokatuko dute Behar Zanakako bikotearen aurka.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide