Eskuz binakako Negua Txapelketako finala jokatuko dute bihar Oteizako bi bikotek

Erabiltzailearen aurpegia Oteiza pilota elkartea

Negua pilota txapelketako finalistak.

Bihar, larunbata, 11:00etan hasita bi pilota partida jokatuko dituzte Gurea pilotalekuan. Lehen partidan kadeteen mailako finalerdia erabakiko da, eta segidan, nagusien finala izango da.

Oteiza pilota elkarteko pilotarien bi partida jokatuko dira, bihar, larunbata, 11:00etan hasita Gurea pilotalekuan. Lehen norgehiagokan Oteizako Julen lehiatuko da, eta honek kadeteen mailako finalerdia jokatuko du.

Segidan, Oteizako bi bikotek eskuz binakako Negua txapelketako nagusien mailako finala jokatuko dute; nor baino nor ariko dira Jon Juaristi eta Alejandro Juaristi Jon Oteizaren eta Inhar Egañaren kontra.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide