Etxanizek eta Arregik Ogi-Berri torneoaren finalerdia jokatuko dute bihar, Tolosan

Erabiltzailearen aurpegia Oteiza pilota elkartea

Etxaniz, artxiboko irudi batean.

Oteiza elkarteko Etxanizek eta Arregik elkarren aurka neurtuko dituzte indarrak, eskuz binaka jokatuko duten partidan.

Migel Soroaren omenez jokatzen ari diren XI. Ogi-Berri torneoaren finalerdiek hartuko dute bihar Tolosako Beotibat pilotalekua, eta jubenilen mailan, Oteiza pilota elkarteko jokalariak arituko dira finalerako txartela lortzeko lehian; hain zuzen, Etxaniz azkoitiarrak Lapkeko Figueroarekin osatuko du bikotea, eta horiek Oteizako Arregiren eta Tolosako Castroren aurka neurtuko dituzte indarrak. 16:30ean hasiko dira norgehiagokak.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide