Oteiza pilota elkartekoen aste honetako pilota partiden ordutegiak

Erabiltzailearen aurpegia Oteiza pilota elkartea

Jon Arregi Oteiza elkarteko pilotaria. (Andoni Elduaien)

Azkoitiko Gurea pilotalekuan eskuzko zazpi partida jokatuko dituzte Oteiza Pilota Kirol Elkarteko pilotariek. Bihar, osteguna, eta etzi, ostirala jokatuko dituzte lehiak, arratsaldean.

Oteiza pilota elkarteko pilotariek Gipuzkoako Txapelketako eta neguko txapelketako partidak jokatuko dituzte aste honetan ere. Etxean, Gurea pilotalekuan, eskuz partidak ikusteko aukera izango da oraingoan. Ostegunean eta ostiralean jokatuko dituzte partidak Azkoitian, hiru bihar, osteguna, eta lau etzi, ostirala.

Hona hemen partidak:

Osteguna:
  • 19:00etan, alebinen lehen mailako eskuz banakako partida:
    • O. Mendizabal - Loiola (Soraluze)
  • 19:00etan, nagusien eskuz binakako partida:
    • Alex Juaristi eta Jon Juaristi - LAKPE
  • 19:00etan, nagusien bigarren mailako eskuz banakako partida:
    • A. Oteiza - Kerejeta (LAPKE)
Ostirala:
  • 18:00etan, nagusien lehen mailako eskuz banakako partida:
    • Alex Juaristi - Armaolea (LAPKE)
  • 18:00etan, nagusien eskuz binakako partida:
    • J. Oteiza eta I. Egaña - EPLE 1
  • 18:00etan, haurren hirugarren mailako eskuz banakako partida:
    • A. Huerta - Muñoz (Beloki)
  • 18:00etan, haurren bigarren mailako eskuz banakako partida:
    • X. Arana - Ariznabarreta (Soraluze)

Hona hemen elkarteko pilotari guztien partida ordutegiak:

Azken emaitzak

Oteiza pilota elkarteko pilotariek Gipuzkoako Txapelketako zenbait partida jokatu zituzten joan den astean ere, batzuk etxean eta besteak kalean. Hona hemen emaitzak:

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide