Oteiza pilota elkarteko Jon Arregik eta Imanol Bastidak galdu egin zuten atzo, ostirala, Gipuzkoako Eskuz Binakako Txapelketa, eta horrenbestez, txapeldunorde izendatu zituzten. Oiarpe pilota elkarteko Etxabe eta Zelaia izan zituzten jubenil mailako gazteek arerio Eibarko (Gipuzkoa) Astelena frontoian eta 22-6 galdu zuten. Finala ez zen nahi bezala atera, baina txapelketa ona egin dute bi mutilek.
Bestalde, Kontzejupeko pilota txapelketak ere aurrera jarraitzen du. Aste honetan, nagusien mailako eskuz binakako partidak jokatu dituzte. Lehen partidan, Aranbarrik eta Egañak 22-17 irabazi zioten Alberdiri eta Azkoitiari; bigarren partidan, Badiolak eta Zubizarretak 22-14 menderatu zituzten Larrañaga eta Garate: azken partidan, Juaristik eta Lasak 22 -14 irabazi zioten Etxanizi eta Azkoitiari. Hona hemen atzoko partidetako protagonistak: