Oteiza pilota elkartekoen aste honetako pilota partiden ordutegiak

Erabiltzailearen aurpegia Oteiza pilota elkartea 2024ko urr. 24a, 08:00

Azkoitiko Gurea pilotalekuan eskuz binakako eta banakako bederatzi partida jokatuko dituzte Oteiza Pilota Kirol Elkarteko pilotariek. Gaur, osteguna, eta bihar, ostirala jokatuko dituzte lehiak, arratsaldean.

Gipuzkoako Txapelketan aurrera jarraitzen dute Oteiza Pilota Kirol Elkarteko kideek. Herriko pilotariek aste honetan ere hainbat partida jokatuko dituzte; gazteen eta nagusien mailakoek eskuz binakako partidak jokatuko dituzte, eta haurrek, eskuz banakakoak. Gaur, osteguna, lau partida jokatuko dituzte Gurea pilotalekuan, 19:00etan hasita. Bihar, ostirala, bost lehia ikusteko aukera izango dute pilota zaleek. Hona hemen partida guztien zerrenda:

Osteguna
  • 19:00etan, alebinen lehen mailako eskuz banakako partida:
    • O. Mendizabal - Otegi (LAPKE)
  • 19:00etan, alebinen lehen mailako eskuz banakako partida:
    • J. Subinas - Zugasti (Arrasate)
  • 19:00etan, gazteen bigarren mailako eskuz binakako partida:
    • J. Arregi eta I. Bastida - Aretxabaleta
  • 19:00etan, nagusien mailako eskuz binakako partida:
    • A. Oteiza eta A. Azkoitia - LAPKE
Ostirala
  • 18:00etan, haurren hirugarren mailako eskuz banakako partida:
    •  A. Huerta - Alonso (Legazpi)
  • 18:00etan, haurren bigarren mailako eskuz banakako partida:
    • D. Santos - Naroa Gastiain (Abantzu)
  • 18:00etan, haurren bigarren mailako eskuz banakako partida:
    • X. Arana - Egidazu (Bergara)
  • 18:00etan, alebinen lehen mailako eskuz banakako partida:
    • A. Iturralde - Zubia (Lagunak)
  • 18:00etan, nagusien lehen mailako eskuz binakako partida:
    • J. Oteiza eta A. Juaristi - Tolosa 2

Hona hemen Oteiza elkarteko pilotarien partida guztien zerrenda:

Azken emaitzak

Oteiza elkarteko kideak Gipuzkoako Txapelketako partidetan murgilduta dabiltza azken asteetan. Hain justu, joan den astean ere partida ugari jokatu zituzten, denetariko emaitzak bilduz. Hona hemen emaitza guztiak:

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide