Oteiza elkarteko pilotarien aste honetako partiden ordutegiak

Erabiltzailearen aurpegia Oteiza pilota elkartea

Azkoitiko Gurea pilotalekuan zazpi partida jokatuko dituzte Oteiza Pilota Kirol Elkarteko pilotariek gaur eta bihar, gomazko paletan bat, eta gainontzekoak eskuz binaka.

Oteiza pilota elkarteko pilotariek Gipuzkoako Txapelketan murgilduta jarraitzen dute, eta aste honetan laugarren asteko lehiak jokatuko dituzte. Oraingo honetan, zazpi partida ikusteko aukera izango da Gurea pilotalekuan, gaur eta bihar artean. Horietatik sei norgehiagoka eskuz binakakoak izango dira, eta bestea gomazko paleta txapelketarena. Hona hemen partidak:

Gaur, osteguna:
  • 20:00etan, nagusien lehen mailako eskuz binakako partida:
    •  M. Aranbarri eta J. Juaristi - EPLE
  • 20:00etan, nagusien hirugarren mailako eskuz binakako partida:
    • Jon Etxaniz eta Alex Juaristi - Hernani 2
Bihar, ostirala:
  • 18:00etan, gazteen bigarren mailako eskuz binakako partida:
    • A. Uranga eta J. Azkoitia - Murumendi
  • 18:00etan, nagusien bigarren mailako eskuz binakako partida:
    • A. Oteiza eta A. Azkoitia - Legazpi
  • 18:00etan, kadeteen bigarren mailako eskuz binakako partida:
    • P. Alkorta eta A. Lizarralde - Hernani
  •  18:00etan, kadeteen lehen mailako eskuz binakako partida:
    • Julen Etxaniz eta U. Segurola - Mundarro
  • 18:00etan, nagusien lehen mailako gomazko paletako partida:
    • J. Aizpuru eta I. Epelde - Beotibar

Azken emaitzak

Ostegunean eta ostiralean bitartean jokatu zituzten aurreko asteko Gipuzkoako Txapelketako partidak Oteizako pilotariek. Hona hemen Oteizako ordezkarien emaitzak:

 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide