Oteiza Pilota Kirol Elkarteak 2024-2025 denboraldirako izen-ematea ireki du. Sasoi berrian pilota elkartean aritu nahi dutenek, 667 50 39 18 telefono zenbakira whatsapp mezua bidali beharko dute.
2017. urtean edo lehenago jaiotakoentzat zabaldu du deialdia pilota elkarteak, hau da, 7 urte edo gehiago dituzten haurrentzat. Izena ematean, honako informazioa zehaztu beharko da nahitaez: ikaslearen izen-abizenak, ikaslearen jaiotza-data, guraso edo arduradun baten izen-abizenak eta telefono zenbakia, eta ikastetxea. Izena emateko azken eguna uztailaren 16a, asteartea, izango da.