Julen Etxaniz Azkoitiko Oteiza elkarteko pilotariak bigarren postua lortu du Abadiñon (Bizkaia) jokatutako San Prudentzio Pilota Txapelketan. Eskuz banaka, kadete mailan jokatu du Etxanizek, eta asteburuan Doneztebeko Erreka taldeko Ancizar pilotariaren aurka 10-0 eta 10-2 galduta, ezin izan du txapela jantzi. Oteiza elkartekoek jakinarazi dutenez, baina, txapela lortu ez arren, txapelketa ona jokatu du pilotari azkoitiarrak.