Gipuzkoako eskuz banakako eta Errendimendu txapelketen finalak jokatu zituzten atzo arratsaldean Gurea pilotalekuan, eta kadeteen lehen mailan, Oteiza pilota elkarteko Julen Etxaniz txapeldunorde izan zen, Alberdiren aurka (Lapke) 10-18 galdu ondoren. Alebinen lehen mailan, Aizpurua eta Santosek 2-0 egin zuten.
Bestalde, kadeteen bigarren mailako finalerdian Segurola 8-18 Iturralde (Ilunpe) izan zen emaitza.
Atzo emaitza onenak lortu ez genituen arren, txapelketa ona jokatu zenuten, mutilak!