Oteiza pilota elkarteko Mikel Aranbarrik hitzordu garrantzitsua izan zuen atzo Getarian. Jaien barruan, Salbatore Txapelketako finalak izan ziren atzo hango frontoian, eta Aranbarrik ezin izan zuen garailearen txapela jantzi.
Arroita bikote zuela aritu zen azkoitiarra lehian, Egurenen eta Bernaolaren kontra, eta 13 eta 22 galdu zuten partida Aranbarrik eta Arroitak. Horrenbestez, txapelik ez, baina garaikur bana eskuratu zuten esku pilotariek.