Lau eta erdiko mendebaldeko finalak jokatuko dituzte Aitor Oteizak eta Jon Arregik

Erabiltzailearen aurpegia Oteiza pilota elkartea 2023ko eka. 22a, 10:04

Jon Arregi, kadete mailako pilotaria. (Andoni Elduaien)

Bihar, ostirala, jokatuko dituzte finalak bi pilotariek. Aitor Oteizak nagusien lehen mailako lau eta erdiko finala jokatuko du 19:30etik aurrera, Gurea pilotalekuan.

Oteiza elkarteko pilotariek lau eta erdiko finalak jokatuko dituzte bihar, ostirala. Aitor Oteizak eta Jon Arregik jokatuko dituzte finalak. Oteizak Abantzu elkarteko Sasiainen aurka jokatuko du nagusien lehen mailako mendebaldeko finala,Azkoitiko Gurea pilotalekuan (19:30). Jon Arregik, berriz, Aretxabaletako Otazuren aurka aurka jokatuko du kadeteen lehen mailako finala; hark, ordea, Aretxabaletan jokatuko du finala (18:30).

Joan den asteko emaitzak

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide