Herriko pilotarien aste honetako partiden ordutegiak

Gaurtik larunbatera bitartean jokatuko dituzte Oteiza elkarteko pilotariek partidak, Gurea pilotalekua. Herriko frontoian eskuzko bederatzi pilota partida jokatuko dituzte hiru egun horietan.

Oteiza pilota elkarteko pilotariek Gipuzkoako Lau eta Erdiko Txapelketaren eta Errendimendu Udaberri Txapelketaren partidak jokatuko dituzte gaurtik zapatura bitartean. Guztira, eskuzko bederatzi partida ikusteko aukera izango da herriko frontoi nagusian. Modalitate desberdinetako lehiak izango dira han, tartean lau eta erdikoak, eskuz binakakoa edota buruz burukoak.

Hona hemen Gurean jokatuko diren partidak:

Osteguna
  • 18:30ean, alebinen lehen mailako Udaberri sariaren eskuz binakako partida:
    • I. Zamora eta U. Oteiza - Mundarro
  • 19:30ean, kadeteen bigarren mailako Gipuzkoako lau eta erdiko partida:
    • E. Aldazabal - Etxabe (Bergara)
  • 19:30ean, nagusien lehen mailako Gipuzkoako lau eta erdiko partida:
    • M. Aranbarri - Larrañaga (Ilunpe)
  • 19:30ean, nagusien lehen mailako Gipuzkoako lau eta erdiko partida:
    • A. Oteiza - J. Juaristi (biak Azkoitiko Oteiza elkartekoak)
Ostirala
  • 19:00etan, kadeteen bigarren mailako Gipuzkoako lau eta erdiko partida:
    • J. Azkoitia - Gonzalez (Aretxabaleta)
  • 19:00etan, nagusien lehen mailako Gipuzkoako lau eta erdiko partida:
    • A. Juaristi - Zugasti (Aretxabaleta)
Larunbata
  • 10:30ean, kadeteen lehen mailako Gipuzkoako lau eta erdiko partida:
    • J. Arregi - Azkue (Ilunpe)
  • 10:30ean, jubenilen bigarren mailako Gipuzkoako lau eta erdiko partida:
    • O. Aldazabal - Lazpiur (Bergara)
  • 16:00etan, infantilen berezko eskuz banakako partida:
    • U. Segurola - Olano (Tolosa)

Hona hemen aste honetako partiden ordutegiak:

Azken emaitzak

Oteiza elkarteko pilotariek joan den astean ere partida ugari jokatu zituzten. Hona hemen horien guztien emaitzak:

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide