Errendimenduko eta Udaberriko pilota txapelketetan Oteizakoak txapeldunorde

Erabiltzailearen aurpegia Oteiza pilota elkartea

Julen Etxaniz eta Urtzi Segurola. (Oteiza pilota elkartea)

Asteburuan jokatu dira Gipuzkoako Eskuz Binakako Errendimenduko Txapelketako eta Udaberri Sariko finalak.

Gipuzkoako Eskuz Binakako Errendimenduko Txapelketan infantilen lehen mailan txapeldunordeak izan dira Oteiza pilota elkarteko Julen Etxaniz eta Urtzi Segurola. Partida gogorra jokatu zuten Hernaniko Oses-Arsuaga bikotearen kontra, eta haiek izan ziren txapeldunak 18-14 irabazita.

Udaberri Saria pilota txapelketan ere ezin izan dute txapela eskuratu Oteizako pilotariek. Izan ere, Oier Beitia eta Igor Juaristi txapeldunordeak izan dira, Mutrikuko Danok Bat elkarteko Elezgarai-Lado bikotearen kontra 25-23 galduta.

Oier Beitia eta Igor Juaristi. (Oteiza pilota elkartea)

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide