Oteiza pilota elkarteko pilotariek Gipuzkoako Txapelketako eta Udaberri Sariko finalak eta finalerdiak jokatuko dituzte bihar eta etzi artean, Azkoitiko Gurea pilotalekuan. Gomazko paletako final eta finalerdi bana jokatuko dituzte bihar, ostirala. Etzi, berriz, haurren mailako finala jokatuko dute herriko frontoian.
Bihar, nagusien mailako gomazko paletako lehiak izango dira Gurean. 20:00etan hasita, Iker Epeldek nagusien lehen mailako Gipuzkoako Txapelketako finalerdia jokatuko du Errepala elkarteko Arizmendiren aurka. Lehen partida horren ondoren, Oier Beitiak eta Igor Juaristik nagusien binakako finala jokatuko dute Danok Bat elkarteko bikote baten aurka.
Zapatuan, berriz, haurren lehen mailako finala jokatuko dute Julen Etxanizek eta Urtzi Segurolak. 10:00etan hasita, Hernaniko bikote bat izango dute arerio. Hona hemen Gurean jokatuko diren partidak:
Azken emaitzak
Oteiza elkarteko pilotariek joan den astean ere partida ugari jokatu zituzten. Hona hemen horien guztien emaitzak: