48. Atano III.a pilota txapelketa finalerdiak eta final laurdenak jokatuko dira astelehenean

Erabiltzailearen aurpegia Oteiza pilota elkartea

Atano III.a pilota txapelketako irudi bat.

Finalerdiak benjamin mailako pilotariek jokatuko dituzte, eta final laurdenak kimuek.

Datorren astelehenean, martxoaren 20an, 48. Atano III.a Buruz Buruko Pilota Txapelketako finalerdiak eta final laurdenak jokatuko dira, 17:15ean hasita, Gurea pilotalekuan. Oteiza pilota elkarteak antolatzen du txapelketa.

Finalerdiak jokatuko dituztenak honako pilotariak izango dira: benjaminen lehen mailakoetan (2014 urtean jaiotakoak), Julen Zinkunegik Eneko Martijaren kontra jokatuko du eta Enaitz Santosek Lur Juaristiren aurka. Bigarren urteko benjaminetan (2013), Oihan Mendizabal Ekaitz Astigarragaren kontra ariko da eta Jurgi Subinas Ian Juaristiren aurka.

Final laurdenak jokatuko dituzte kimuen lehen urteko pilotariek: Ekain Juaristik Jakes Kortadiren kontra jokatuko du, eta Jurgen Aizpuruak Julen Azpiazuren aurka.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide