Oteiza Pilota kirol elkarteak bide onetik hasi du Berria txapelketa. Azkoitiko pilotariek ostiral arratsaldean Olaburu taldearen kontra aurre kanporaketa jokatu zuten Iurretako (Bizkaia) Kepa Arroitajauregi pilotalekuan, eta hiru partidatatik bi irabazita, aurrera egitea lortu dute.
Herriarteko Txapelketan bezala, kadete, jubenil eta nagusien mailako partidak jokatu zituzten eskuz binaka. Kadete mailan, Arregi eta Galarza azkoitiarrek osatuko dute bikoteak 19 eta 22 mendean hartu zuen San Antonek eta Atutxak osatutakoa; jubenil mailan, Etxaniz eta Egaña azkoitiarrek 22 eta 17 galdu zuten Bikandiren eta Aldearen aurka; eta nagusien mailan, Oteiza eta Azkoitia azkoitiarrek 2 eta 22 irabazi zieten Inunziagari eta Romerori.
Aurre kanporaketa gaindituta, Oteiza elkarteko pilotariek Naiarako (Errioxa) Najerino pilota elkartekoen aurka jokatu beharko dute apirilaren 23an.