Oteiza pilota elkarteko pilotariek Gipuzkoako Txapelketako eta Udaberri Sariko partidak jokatuko dituzte bihartik larunbatera bitartean. Eskuzko zein gomazko paletako bost partida jokatuko dituzte etxean.
Lehia horiez gain, 22 urtez azpikoen eskuz binakako finala jokatuko dute igandean Oteiza elkarteko Mikel Aranbarrik eta Iker Garciak. Mungian (Bizkaia) jokatuko dute finala 10:30ean hasita, Oiarpeko bikote baten aurka. Era berean, Zizurko (Nafarroa) XXVII. Lau eta Erdiko finalak izango dira larunbatean, eta han jokatuko dute Jon eta Julen Etxaniz anaiek. Julen anaia gazteak 10:00etan jokatuko du, eta Jon anaia zaharrak, 10:00etan.
Hona hemen Gurean jokatuko diren partidak:
Ostirala
- 19:00etan, infantilen lehen mailako Gipuzkoako Txapelketako eskuz binakako partida:
- J. Etxaniz eta U. Segurola - LAPKE 3
- 19:00etan, infantilen bigarren mailako Gipuzkoako Txapelketako eskuz binakako partida:
- M. Alberdi eta E. Ariztegi - Hernani
- 19:00etan, infantilen bigarren mailako Gipuzkoako Txapelketako eskuz binakako partida:
- I. Garate eta A- Agirrezabal - Ospele
Larunbata
- 10:30ean, nagusien gomazko paletako binakako partida:
- O. Beitia eta I. Juaristi - Mundarro 2
- 10:30ean, nagusien lehen mailako gomazko paletako buruz buruko partida:
- I. Epelde - Arriaga (Danok Bat)
Hona hemen aste honetako partiden ordutegiak:
Azken emaitzak
Oteiza elkarteko pilotariek joan den astean ere partida ugari jokatu zituzten. Hona hemen horien guztien emaitzak: