Finalak Getarian eta Adunan

Larunbat honetan bi txapelketaren finalak izango dira, eta Azkoitiko Oteiza pilota elkarteko bi bikotek parte hartuko dute horietan. Alde batetik, Getariako Esku Pilota Txapelketan Galarzak eta Egañak (kadeteak) Uriarteren eta Calvoren aurka neurtuko dituzte indarrak, 17:30ean hasita. Eta, bestetik, Adunako XVII. Esku Pilota Txapelketa izango da, eta infantilen mailan eskuz binaka Etxanizek eta Arregik osatutako bikotea arituko da nor baino nor gehiago jokoan Landa anaien aurka. 16:00etatik aurrera izango da partida hori.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide