Maila ona erakutsi dute pilotari gazte azkoitiarrek Getarian

Finalak jokatu zituzten pilotariak elkarrekin, sariak banatu ondoren.

Infantilen mailako finalean eskuratu zuten Oteiza elkarteko pilotariek txapela. Aldazabalek eta Arregik 18 eta 7 irabazi zuten Etxanizen eta Alvarezen aurka. Aldiz, benjaminen mailan 18 eta 11 galdu zuten azkoitiarrek.

Larunbatean, VII. Haurren Elkano Sariaren finalak jokatu zituzten Oteiza Pilota Kirol Elkarteko pilotariek, Getarian (Gipuzkoa). Benjamin eta infantil mailako finaletan parte hartu zuten azkoitiarrek.

Aldazabalek eta Arregik txapela eskuratu zuten Etxanizen eta Gure Txeru elkarteko Alvarezen aurka; 18 eta 7 irabazi zuten partida azkoitiarrek. Benjamin mailako finalean, berriz, Orozko eta Juaristi txapeldunorde izan zire, Ilunpeko Aranburu eta Egigurenen aurka 16e ta 11 galdu ondoren.

Benjamin mailako Juaristi eta Orozko, Getarian.

Aldazabal, Arregi, Etxaniz eta Alvarez, Getarian.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide