Bihar, larunbata, VII. Haurren Elkano Sariaren finalak jokatuko dituzte Getarian (Gipuzkoa). Oteiza Pilota Kirol Elkarteko benjamin eta infantil mailako pilotariek bi finaletan parte hartuko dute. 18:30ean jokatuko dituzte finalak, Getariako herriko frontoian.
Bejaminen mailako binakako finalean, Oteiza pilota elkarteko Orozkok eta Juaristik Azpeitiko Ilunpe elkarteko Aranburu eta Egiguren izango dituzte aurkari. Aldiz, infantilen mailako binakako finalean, Oteiza elkarteko Etxanizek Gure Txeru elkarteko Alvarezekin batera jokatuko du finala, Oteiza elkarteko Aldazabalek eta Arregik osatutako bikotearen aurka.