Aste honetako pilota partiden ordutegiak

Erabiltzailearen aurpegia Oteiza pilota elkartea

Oteiza Pilota Kirol Elkarteko kideek aste honetan zazpi pilota partida jokatuko dituzte Gurea pilotalekuan.

Oteiza elkarteko pilotariek ostegunean, ostiralean eta larunbatean jokatuko dituzte norgehiagokak herriko frontoian. Hona hemen Errendimendu, Udaberri eta Gipuzkoako lau eta erdiko txapelketetako partidak:

Osteguna
  • 19:00etan, infantilen 1. mailako eskuz binakako partida: D. Carbayeda eta I. Bastida - Ataun
  • 19:00etan, nagusien 1. mailako lau eta erdiko pilota partida: Alex Juaristi - Biain (Aloña Mendi)
  • 19:00etan, alebinen 1. mailako eskuz binakako partida: I. Garate eta A. Agirrezabal - LAPKE 1
Ostirala
  • 19:00etan, alebinen 2. mailako eskuz binakako partida: J. Juaristi eta A. Agirrezabal - Ilunpe 2
  • 19:00etan, nagusien 1. mailako lau eta erdiko pilota partida: Mikel Aranbarri - Larrañaga (LAPKE)
Larunbata
  • 10:30ean, kadeteen 1. mailako lau eta erdiko partida: D. Galarza - Olaizola (Zumaia)
  • 10:30ean, kadeteen 2. mailako lau eta erdiko partida: J. Azkoitia - Igoa (LAPKE)

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide