Hiru partida besterik ez dituzte izango jokoan Oteiza pilota elkarteko pilotariek asteburu honetan, hirurak gaztetxoen Errendimendu txapelketakoak.
Hiru horietatik bi Gurea pilotalekuan jokatuko dira bihar, ostirala, 19:00etatik aurrera. Batetik, Juaristi eta Agirrezabal Alde Zaharrako pilotarien kontra lehiatuko dira, bigarren mailako alebinen txapelketaren bigarren faseko neurketan. Infantilen bigarren mailan, berriz, final laurdenetako partida jokatuko dute Oteizako Carbayedak eta Bastidak Oiarperen kontra.
Larunbatean Ataunen (Gipuzkoa) jokatuko den txapelketa bereko beste partida batekin osatuko da Oteiza elkarteko pilotarien asteburuko egutegia. Han, buruz buru jokatuko du Oteizako Arregik Intxurreko Elolaren kontra, infantil mailako txapelketaren lehen fasearen barruan. 16:00etan hasiko da jardunaldia Ataungo Auzoeta pilotalekuan,