Iker Epeldek Gipuzkoako Gomazko Paletako Txapelketa irabazi du

Iker Epelde txapelarekin. (Argazkia: Oteiza pilota elkartea)

Gipuzkoa mailako bi txapel eskuratu dituzte asteburuan Oteiza pilota elkarteko pilotariek. Iker Epeldek banakako gomazko paletakoa eskuratu du, eta Julen Etxanizek eta Urtzi Segurolak errendimenduzko mendebaldekoa.

Iker Epelde palistak Gipuzkoako Banakako Gomazko Paletako Txapelketako finala jokatu zuen atzo, ostirala, Zarautzen. Txapela lortzeko azkeneko partidan, Zarauzko Daguerre izan zuen aurkaria. Txapela Azkoitira ekarri zuen Epeldek, norgehiagoka 25 eta 14 irabazita.

Oteizako pilotari bi pilotari gaztek ere txapela eskuratu zuten atzo. Kasu honetan, Gipuzkoako Errendimezduzko Mendebaldeko Txapelketakoa lortu zuten Julen Etxanizek eta Urtzi Segurolak. Bikote horrek Aretxabaletan jokatu zuten partida Etxabe eta Etxeberriaren aurka, eta tanto bateko aldearekin lortu zuten garaipena, 18 eta 17 irabazita.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide