Oteiza Pilota Kirol Elkarteko pilotarien zazpi partida ikusteko aukera izango da Gurea pilotalekuan, ostirala eta larunbata bitartean. Ezkuz binakako eta lau eta erdiko partidak jokatuko dituzte azkoitiarrek.
Etxetik kanpo arituko dira beste hainbat pilotari, baina, horien artean nabarmentzekoak dira infantilen 1. mailako J. Etxaniz eta U. Segurola. Horiek Gizpuzkoako Mendebalde Txapelketako finala jokatuko dute Bergarako pilotarien aurka. Ostiralean, 19:00etan, Aretxabaletako pilotalekuan. Era berean, Iker Epelde palista azkoitiarrak ere finala jokatuko du Zarauzko Daguerreren aurka, Zarauzko Arizbatalde pilotalekuan. Ostiralean, 19:30ean hasiko da Epelderen finala, eta kantxa osoan aritu beharko du banaka.
Hona hemen etxean arituko diren pilotarien partida zerrenda:
Ostirala
- 19:00etan, nagusien 1. mailako lau eta erdiko partida: J. Juaristi - Matxinandiarena (Tartaloetxe)
- 19:00etan, infantilen 2. mailako eskuz binakako partida: O. Juaristi eta M. Alvarez - Zazpi Itturri
- 19:00etan, kadeteen 1. mailako lau eta erdiko partida: D. Galarza - Insausti (Tolosa)
- 19:00etan, kadeteen 1. mailako lau eta erdiko partida: O. Aldazabal - Otaegi (Ataun)
Larunbata
- 10:00etan, infantilen 2. mailako eskuz binakako partida: D. Carbayeda eta I. Bastida - Añorga 1
- 10:00etan, infantilen 2. mailako eskuz binakako partida: M. Alberdi eta L. Lete - LAPKE 1
- 10:00etan, nagusien 1. mailako lau eta erdiko partida: J. Oteiza - Gartzia (Bergara)