Oteiza elkarteko kadeteek eta jubenilek finalak jokatuko dituzte larunbatean Gurean

Erabiltzailearen aurpegia Oteiza pilota elkartea 2022ko mar. 24a, 08:37

Era berean, gaur eta bihar artean Gipuzkoako eta Udaberri txapelketetako bost pilota partida jokatuko dituzte Gurea pilotalekuan.

Larunbatean, kadete eta jubenil mailako bikoteek Gipuzkoako Udaberri finalak jokatuko dituzte datorren larunbatean. 10:30ean hasita, kadete mailako Joritz Azkoitia eta Denis Galarza Soraluzeko (Gipuzkoa) bikote baten aurka arituko dira lehen partidan. Horren segidan, jubenil mailako Jon Etxanizek eta Alex Justistik Zazpi Itturi elkarteko bikote baten aurka jokatuko dute.

Hala eta guztiz ere, beste bost partida ere jokatuko dituzte Azkoitiko Gurea pilotalekuan. Gaur, osteguna, eta bihar, ostirala, bost pilota partidaz gozatzeko aukera izango dute pilotazaleek; Gipuzkoako eta Udaberri txapelketetako partidak jokatuko dituzte Oteiza elkarteko pilotariek. Hona hemen partidak:

Gaur, osteguna
  • 19:15ean, infantilen 2. mailako pilota partida: L. Lete eta M. Alberdi - Olalde
Bihar, ostirala
  • 19:00etan, alebinen 1. mailako final laurdenetako pilota partida: E. Ariztegi eta I. Garate - Aloña Mendi 2
  • 19:00etan, infantilen 2. mailako pilota partida: E. Juaristi eta M. Alvarez - Tolosa 1
  • 19:00etan, infantilen 2. mailako pilota partida: D. Carbayeda eta I. Bastida - Eibar
  • 19:00etan, infantilen 1. mailako final laurdenetako partida: J. Etxaniz eta U. Segurola - Ilunpe 2

Hona hemen partida guztien ordutegiak:

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide