Joan den zapatuan jokatu zen Iruran gazte mailako Gipuzkoako Banakako Trinkete Txapelketako finala. Bertan, nor gehiago aritu ziren Azkoitiko Oteiza Pilota Elkarteko Iñaki Azkoitia eta Gaztelekuko Huitzi. Azkenean, azkoitiarrak irabazi zuen partida 35 eta 13.