Azken urteotan gure klubak aurrera egin du pertsona askoren lanari, konpromisoari eta ilusioari esker. Hala ere, gaur egun egoera zaila bizi dugu. Zuzendaritza osatzen dugun kideok ezin dugu egungo erritmoari eta lan kargari denbora luzez eutsi, eta egoerak bere horretan jarraituz gero, zuzendaritza osoak dimisioa aurkezteko arriskua dago.
Horregatik, bazkideei, familiei eta klubaren inguruko pertsona guztiei dei egin nahi diegu. Gure klubak pertsona berriak behar ditu zuzendaritzan parte hartzeko eta eguneroko lanetan laguntzeko. Ez da beharrezkoa esperientzia handia izatea; garrantzitsuena borondatea, konpromisoa eta taldean lan egiteko gogoa dira.
Gure klubaren etorkizuna guztion esku dago. Zuzendaritza berririk osatzen ez bada, gure txirrindulariek entrenatzen, lehiatzen eta klubaren jardueretan parte hartzen jarraitzeko aukera arriskuan egon daiteke.
Horregatik, anima zaitezte urratsa ematera. Ekarpen txiki bakoitzak balio handia du, eta pertsona gehiagoren artean lanak banatuz gero, dena errazagoa eta jasangarriagoa izango da.
Klub hau guztiona da, eta guztion artean bakarrik bermatuko dugu gure txirrindulariek merezi duten etorkizuna. Azalpen gehiago, mezu honen bidez egiten dugun bilera deialdian emango ditugu.
Eguna: irailak 14, astelehena. Ordua: 18:30. Lekua: Azkoitiko Elkarguneko Oteiza aretoan.
Eskerrik asko zuen laguntzagatik eta konpromisoagatik.