Eman daiteke izena Peña Elorza txirrindulari taldean

Erabiltzailearen aurpegia Peña Elorza txirrindulari taldea

Peña Elorza taldeko kidea, Azkoitian jokatutako proban.

2025-2026 denboraldirako Peña Elorza txirrindulari taldean izena emateko epea hil honen 30era arte egongo da zabalik. Urriaren 2an, berriz, bilera egingo du taldeak Elkargunean.

2025-2026 denboraldian txirrindularitza probatu nahi duenak irekita du Azkoitiko Peña Elorza txirrindulari taldean izena emateko aukera. Peña Elorzak txirrindularitzaren alor desberdinak jorratzen ditu, hala nola errepidea, mendi bizikleta edota triala. Izena elorzapena@gmail.com helbide elektronikora idatzita egin daiteke, eta horretarako epea irailaren 30ean itxiko du txirrindulari taldeak.

Denboraldi hasierari lotuta, Peña Elorzak bilera informatiboa egingo du urriaren 2an, ostegunez, Elkargunean (19:00). Bilera horretan denboraldiaren nondik norakoak azalduko dituzte klubeko ordezkariek. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide