Peña Elorza txirrindulari taldea, Aretxabaletako lasterketan

Erabiltzailearen aurpegia Peña Elorza txirrindulari taldea

Joan zen igandean, Peña Elorza txirrindulari taldea Aretxabaletako lasterketan izan zen lehian. Julen Osak bigarren postua lortu zuen mutilen alebin mailan.

Pasa den igandean, Peña Elorza txirrindulari taldea Aretxabaletan jokatu zen errepideko txirrindularitza lasterketan izan zen. Bertan benjamin, alebin eta infantil mailako gazteek parte hartu zuten, ibilbide maldatsuan bi, lau eta sei itzuli eginez.

Peña Elorza taldeko Julen Osak bigarren postua lortu zuen mutilen alebin mailan; Osak eta lehen sailkatuak esprint estu batean erabaki zuten lasterketa.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide