Peña Elorzako txirrindulariak Bergarako lasterketan lehiatu dira

Erabiltzailearen aurpegia Peña Elorza txirrindulari taldea

Pasa den asteburuan Peña Elorzako txirrindulariak Bergaran jokatu den lasterketan izan ziren.

Joan den larunbat arratsaldean, Bergarako errepideko proban parte hartu zuten Peña Elorzako txirrindulariek. Benjamin, alebin eta infantil mailako gazteek parte hartu zuten zirkuituari 2,4 eta 8 buelta emanez. Eguraldi euritsua izan zen nagusi proban zehar.

Alebinen mailan, Julen Osak bigarren postua lortu zuen, ihes egindako talde bat heldu zen helmugara, eta esprintean erabaki zen garaipena.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide