Antton Oñederraren omenezko lasterketa jokatuko dute bosgarrenez larunbatean

Antton Oñederra txirrindulari lasterketa, iaz. (Andoni Elduaien)

Larunbatean, Trenbidearen Zumardian jokatuko dute haurren mailako txirrindulari lasterketa, 16:00etan. Antton Oñederra zenaren omenezko bosgarren lasterka izango da zapatukoa.

Larunbatean, 16:00etan hasita, haurren mailako txirrindulari lasterketak jokatuko dituzte Azkoitian. Iaz bezala, txirrindulari gazteak Trenbidearen Zumardian eta Juin kaleetan zehar lehiatuko dira. Zirkuitua kilometro ingurukoa da, eta benjaminek, alebinek eta infantilek bi, sei eta hamabi itzuli eman beharko dituzte han, hurrenez hurren. 

Parte hartzeari dagokionez, Gipuzkoa mendebaldeko talde guztiek parte hartuko dute herriko lasterketan; maila bakoitzean 30-40 txirrindulari inguru espero dira, eta Peña Elorza taldeak 20 txirrindularirekin parte hartuko du proban.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide