Joan den larunbatean, apirilaren 13an, 16:30ean hasita, kimu eta infantil mailako MTB lasterketak egin ziren Oiartzunen.
Hiru lasterketa jokatu zituzten ziren guztira. Lehendabizikoa, kimu mailakoa, 1,5 kilometroko zirkuituari bi itzuli emanez osatu zuten; Peña Elortzako txirrindulariek emaitza esanguratsurik lortu ez arren, egindako lanarekin gustura gelditzea lortu zuten. Ondoren, nesken txanda izan zen, baina lasterketa horretan Peña Elortza taldeko txirrindularirik ez zen izan, ez kimuetan eta ez infantiletan.
Amaitzeko, infantil mailako lasterketa egin zen. Infantilek zirkuituari lau itzuli eman zizkioten eta lasterketa bikaina egin zuten. Aipagarriena Amets Barandiaranen lana izan zen; lasterketaren hasieratik lehendabiziko postuetan kokatu zen Peña Elortzakoa, eta azken itzulian igoera aprobetxatuz erasoa jo eta aurkari guztiak atzean utzi ondoren garaipena eskuratu zuen, era horretan Gipuzkoako Txapelketa bereganatuz.