Larunbatean, 16:30ean hasita, haurren mailako txirrindulari lasterketak jokatuko dira Azkoitian. Iaz bezala, aurten ere Trenbidearen Zumardian eta Juin kalean zehar eraikitako zirkuituan zehar lehiatuko dira txirrindulariak. Zirkuitua kilometro ingurukoa da, eta benjamin, alebin eta infantilek bi, sei eta hamabi itzuli eman beharko dituzte han, hurrenez hurren.
Parte hartzeari dagokionez, Gipuzkoa mendebaldeko talde guztiek parte hartuko dute herriko lasterketan; guztira, maila guztietan 30 txirrindulari inguru espero dira. Peña Elorza taldeari dagokionez, ondorengo txirrindulariak lehiatuko dira, mailaz-maila:
Benjamin mailan:
- Xabat Aizpurua
- Nahikari Oria
- Izaro Irulegi
Alebin mailan:
- Nora Olaizola
- Xuban Aranaga
- Jakes Zubizarreta
- Jakes Arrizabalaga
- Hodei Arrieta
Infantil mailan:
- Eritz Ugarteburu
- Aner Eizagirre
- Markel Olaizola
- Danel Etxezarreta
- Einar Bereziartua
- Denis Etxeberria
- Iñaki Larrañaga
- Xuban Garmendia
- Amets Barandiaran
- Josu Errazkin
Horrela, herriko taldea partaidetza ederrarekin lehiatuko da herriko lasterketan. Peña Elorza taldearen partetik, hiru lasterketa horiek ikustera animatzen zaituztegu. Bermatuta dago arratsalde pasa ederra.