Otoitz isila eta erretiroa, Parrokiaren hurrengo hitzorduak

Erabiltzailearen aurpegia Parrokiako taldea

Azkoitiko parrokia. 

Batetik, datorren ostiralean otoitz isila egingo dute elizan, eta hurrengo egunerako erretiroa antolatu dute Loiolako Gogarte etxean. 

Azkoitiko Parrokiak bi hitzorduren berri eman du datozen egunetarako: batetik, ostiralean otoitz isila egingo du parrokian bertan, 19:00etan. Gogoeta eta otoitz gunea izango da, kristau bizitzan beti beharrezkoa dena eta are eta gehiago abendualdian. Jaunak esaten digun bezala, "erne" bizitzeko egokiera ederra.

Bestalde, abenduaren 5ean, Loiolako Gogarte etxean erretiroa antolatu du Parrokiak 10:00etatik 13:00etara artean, bailarako pastoralgileentzat eta nahi duen guztientzat. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide