2020an jaiotako haurren familiei: zatozte katekesiko abenturara! Azkoitiko Parrokiatik dei berezi bat egin nahi diegu 2020an jaiotako haurren familiei.
2026-2027 ikasturtean Katekesiko lehen mailan hasteko garaia iritsi da, eta zuetaz gogoratu gara! Gure asmoa haurrei eta bidelagunei balioetan oinarritutako ingurune alai, hurbil eta lagunkoia eskaintzea da. Baina, hitzekin azaldu beharrean, gure ateak zabaldu nahi dizkizuegu zer egiten dugun zuzenean ikus dezazuen: datorren maiatzaren 21ean ikasturteko azken saioa ospatuko dugu. Egun berezia izango da, hiru mailetako haurrak eta bidelagunak elkarrekin egongo baitira. Zertarako? Hasi nahi duten haur eta gurasoentzat aukera paregabea da katekesiko giroa ezagutzeko, galderak egiteko eta martxa ikusteko. Zatozte beldurrik gabe ikustera eta gozatzera!
Izen ematea formulario bidez egin daiteke, etxetik erosotasun osoz. Hemen bete daiteke galdetegia.