Urtero moduan, Elizbarrutiko Erromesaldia antolatzen ari dira Lourdesera (Frantzia), eta maiatzaren azken asteburuan hara joan nahi dutenek bi aukera izango dute bailaran.
Bi eguneko egonaldia da aukeretako bat: Loiola Bidaiak antolatuta, maiatzaren 30a eta 31 han igaroko dituzte, 149 euro ordainduta. Beste aukera, berriz, egun bakarrekoa da: bailarako Parrokia taldeak eta Loiolako Santutegiko migratzaileen sailak antolatuta, maiatzaren 31n, igandez, Azkoititik abiatuko dira 07:15ean, eta Lourdesetik, berriz, 18:00etan itzuliko dira. Joan-etorriaren prezioa 30 eurokoa da, eta interesa dutenek maiatzaren 25era bitartean eman dezakete izena parrokian.