Hausterre egunarekin hasiko du parrokiak asteazkenean garizuma

Erabiltzailearen aurpegia Parrokiako taldea 2026ko otsailaren 16a

Egun horretan 09:30ean eta 19:00etan izango dira eukaristiak. Arratsaldekoa izango da eguneko meza nagusia. 

Asteazkenean, otsailak 18, Hausterre egunarekin hasiko du Azkoitiko Parrokiak garizuma. Egun horretako eukaristiak 09:30ean eta 19:00etan izango dira; arratsaldekoa meza nagusia izango da, euskaraz eta gazteleraz. Ostiralero, 19:00etan, otoitz isila egiteko tartea izaten da parrokian, eta Garizuman, arrazoi gehiagorekin. 

Bestalde, datorren igandean, hilak 22, Madariago elizan meza izango da, 11:30ean hasita.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide