Kandelen, janarien eta haurren bedeinkapena, datorren astean

Erabiltzailearen aurpegia Parrokiako taldea 2026ko otsailaren 1a

Ama Birjina, Azkoitiko Andre Mariaren Jasokundeko parrokian.

Bihar, etzi eta datorren igandean izango ditu Azkoitiko Parrokiak hitzordu bereziak: Kandelario eguna eta San Blas eguna ospatuko ditu batetik, eta bestetik, umeen bedeinkapena egingo dute, bai iaz jaiotakoena, bai aurten katekesian hasi direnena.

Azkoitiko Parrokiak hainbat hitzordu berezi ospatuko ditu egunotan. Bihar, astelehena, etzi, asteartea, eta hilak 8, igandea, bedeinkapenak egingo dituzte Andre Mariaren Jasokundeko parroki elizan. 

Batetik, bihar,  jaunaren aurkezpena edo Kandelario eguna ospatuko du. Hori hala, eta ohiturari jarraituz, kandelak bedeinkatzeko aukera izango dute herritarrek 09:30eko mezan. Bestetik, etzi, San Blas eguna ospatuko du, eta egun horretan herritarrek janariak bedeinkatzeko aukera izango dute; etzi ere 09:30eko elizkizunean egingo dituzte bedeinkapenak. 

Datorren igandean, azkenik, 2025ean jaiotako umeen aurkezpenen eta bedeinkapenen txanda izango da. Era berean, indarrean den ikasturtean katekesian hasi diren haurrak aurkeztu eta bedeinkatuko dituzte. Ekitaldi horretan gainera, Parrokiako Abesbatzak Irten ezazu abestia kantatuko du Ama Birjina prozesioan ateratzean.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide