Mezak izango dira parrokian Urtezahar eta Urteberri egunetan

Erabiltzailearen aurpegia Parrokiako taldea 2025eko abenduaren 29a

Azkoitiko Andre Mariaren Jasokundeko parrokiako pulpitua. (Andoni Elduaien)

Abenduaren 31n, asteazkenez, 19:00etan izango da elizkizuna Andre Mariaren Jasokundeko parroki elizan, eta urtarrilaren 1ean, ostegunez, 12:00etan izango da meza nagusia, parrokian.

Azkoitiko Parrokiak mezak egingo ditu Urtezahar eta Urteberri egunetan. Abenduaren 31n, asteazkenez, 19:00etan izango da elizkizuna Andre Mariaren Jasokundeko parroki elizan, eta urtarrilaren 1ean, ostegunez, 12:00etan izango da meza nagusia, parrokian. Aldiz, herriko auzoetan ez da mezarik izango bi egun horietan. 

Bestalde, Caritasen aldeko diru bilketa ere egin du Azkoitiko Parrokiak. Hain justu, abenduaren 21ean, igandez, aritu ziren Azkoitiko Parrokiko taldeko kideak dirua biltzen, eta gaur jakinarazi du orduan bildutako diruaren zenbatekoa. Guztira, 2.633 euro bildu zituzten Caritasen alde. 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide