Bihar arratsaldean aitortzak egingo dituzte parrokian

Erabiltzailearen aurpegia Parrokiako taldea

Azkoitiko parrokia.

Bihar, 19:00etan, Eguberri jaietarako prestatzeko aukera izango dute herritarrek, aitortzak nahiz adiskidetzearen sakramentua egingo baitituzte parrokian.

Azkoitiko parrokiko taldeak datozen egunetan egingo dituzten ekintzen berri eman du. Bihar, 19:00etan, Eguberri jaietarako prestatzeko aukera izango dute herritarrek, aitortzak nahiz adiskidetzearen sakramentua egingo baitituzte parrokian.

Jakinarazi dute, halaber, Eguberri egunean eta Urte Berri egunean ez dutela mezarik egingo auzoetan. Parrokian, aldiz, meza emango dute Eguberri Egunean, 12:00etan.

 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide