Sortzez Garbiaren eguna ospatuko du bihar parrokiak

Erabiltzailearen aurpegia Parrokiako taldea

Bihar Sortzez Garbiaren eguna nahiz Seminarioaren eguna ospatuko ditu Azkoitiko Parrokiak.

Bihar, astelehena, Sortzez Garbiaren eguna ospatuko du Azkoitiko Parrokiak eliza osoarekin batera. Egun horretan, halaber, Seminarioaren eguna ere oroituko dute. Ohituraz, meza egin ohi dute bezperan, baina gaur igandea izanik, ez da bezperako mezarik izango.

Bestalde, parrokiko kideek gogorarazi dute abenduko ostiraletan, 19:00etan, otoitz isila egiteko biltzen direla parrokian, abendualdiari laguntzeko asmoz.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide