Andremariak gerturatzen ari diren honetan, Azkoitiko Parrokiak jakinarazi du Caritasek hurrengo zapatuan, hilaren 9an, zabalduko duela festetarako Plazaberrin prestatzen duen tonbola.
Larunbatean ez ezik, igandean ere zabalik izango da, bi egunetan honako ordutegi honekin: 11:30etik 14:00etara eta 18:30etik 20:00etara bitartean irekiko dute.
Gero, festetan zabalduko dute berriz ere tonbola, hau da, abuztuaren 14tik 18ra bitartean. Egun horietan 11:30etik 14:00etara eta 18:30etik itxi arte –ez dute zehaztu ordua– egongo da irekita.
Horrez gain, Andre Mari bezperan izaten den Salbea entseatzeko elkartuko dira parrokian gaur, asteazkena, 20:00etan.