Mendi auzoetako eta parrokiako goizeko mezek etena izango dute datozen asteetan

Erabiltzailearen aurpegia Parrokiako taldea

Andre Mariaren Jasokundeko parrokia, barrutik.

Mendi auzoetako mezak irailean hasiko dira berriz. Bestalde, parrokian 09:30ean izaten diren mezak abuztuaren 12tik aurrera hasiko dira eskaintzen.

Andre Mariaren Jasokundeko parrokiak mezen eta elizkizunen inguruko hainbat kontu jakinarazi ditu. Batetik, uztailaren 20an hasita, mendi auzoetako, hala nola Urrategiko, Martirietako eta Madariagako ermitetan izaten diren mezak irailera arte eten egingo dira. 

Bestalde, egunero parrokian 09:30ean izaten den meza ere bertan behera geldituko da; nolanahi ere, hitzaren ospakizuna eta elkarteko otoitza eguneko ospatuko dira. Mezak, abuztuaren 12tik aurrera berreskuratuko dira berriro. 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide