Datorren igandean, hilak 13, Urrategiko Amaren eguna ospatuko dugu, eta honako meza hauek izango dira hango elizan: 09:00etan eta 11:00etan. Azken hori meza nagusia izango da. Horrez gain, 19:30ean Urrategiko Amari Agurra abestuko zaio parrokian. Parrokiak dei egin die herritarrei elizkizun horietan parte har dezaten.
Bestalde, igande horretan parrokian ez da meza nagusirik izango. Meza bakarra 10:00etakoa izango da, ohi bezala gaztelaniaz.